XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken baten, Aita Santuaganako errespetoagaitik-edo, ez eutsoen kendu eskapulariorik.

Pasadixu au, pasadixu bat baiño ez da.

Ba-dakit.

Baiña pasadixu oneaz auxe esan nai dautsuet: gure Aita Santuak be Karmengo Amaren eskapularioa daroala.

Eta ez oraingo Aita Santuak bakarrik, Juan Paulo'k, baita beste Aita Santu askok be, sarritan bedeinkatu izan dabe zazpi gizalditan zear Elizan iraun eta irauten dauan deboziño eder au.

Karmengo Amaren egun onetan, eskapulario santua aitatzen eta goratzen dot.

Bai.

Baiña ez salbamena lortzeko sorginkeri edo amuleto bat balitz lez.

Ori ez.

Nik ondo dakit, eskapulariorik santuena ba'da be, paparrean eskegita eroateak bakarrik, geiagoko barik, salbauko ez gaituana.

Onetan argiak dira Jesus'en berbak: Jauna, Jauna, esan dagidan edonor, ez da salbauko, neure Aitaren borondatea egin dagiana baiño.

Orregaitik, ba, Karmen`go Amaren eskapularioak, benetako eskapularioa ba`da, Jaungoikoaren salbamen asmoak eta salbamen bideak onartzera ta betetera bultzatu bear gaitu.

Izan be, Karmengo Amaren eskapularioa ezaugarri bat da; obeto esanda, guk Amabirjiñari, Jesus`en Amari dautsagun maitasunaren ezaugarri bat edo agiri bat da eskapulario santua.

Eta era onetara, Amabirjiñaren maitasunezko magalpean jarri gareanontzat, eskapulario santua geure betiko salbamenaren ezaugarri ziur biurtzen jaku.

Amaitzeko.

Elias'en denporetan lez, gure egunotan be, kristiñauok giro eskas baten murgilduta bizi gara.

Egiazko Jaungoikoaren ordez, beste guzurrezko jainko batzuk asmau doguz.

Dirua, arrokeria, indarkeria, sexua, droga ta abar dira gure gaurko jainko-aizunak.

Bestetik, kristau birtuteak aaztu egin doguz, gaurko munduan bizi dogun materialismoaren eta paganismuaren indarrez.

Giro onetan, kristiñauok be indarge, makal eta triste-zamar aurkitzen gara, ezetarako almenik barik.

Eta gaur-egunean bear doguz, eta iñoiz baiño geiago bear be, benetako sinismenak emoten dituan poza, adorea, kemena ta indarra kristau lez gure bizitzan jokatzeko.